Boroa Jatetxea izan da “Zornotzan JAN ALAI” txapelketaren hirugarren edizioaren irabazlea

2014/06/30
•Urtzako zerbitzariari aintzatetsi zaio profesionaltasun maila bikainena •Eskerrak eman nahi dizkie Udalak hiritarrei partaidetzagatik, 65.000 pintxotik gora saldu baitira

Amorebieta-Etxano, 2014ko ekainaren 29a. Boroan “Amanita y trufa en huevo de cristal sobre nido crujiente” izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren hirugarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.
Herri pintxorik onena, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, pintxo berbera izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.
Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:
1- Boroa
2-Gu geu
3-Tomasa
4-El Cojo
5-Jauregibarria
6-Saltxa
7-Berezi
8-Propi
9-Aterpe
10-Urtza
Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 57 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Urtzako zerbitzariaren profesionaltasuna, Imanol Baz, nabarmendu da.

Hiritarren partaidetza

Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik, izugarri egin baitu gora partaideen kopuruak iazko ediziotik aurtengora, eta txapelketari eskaini dioten dedikazioagatik, benetan bikaina izan baita egunotan burututako esfortzua. Hiritarren partaidetza ere eskertu nahi dute udal ordezkariek; joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria. Guztira, 65.000 pintxotik gora saldu dira.