Bizkaia 3x3 Pil Pil Cup lehiaketako kanporaketa bat Amorebieta-Etxanon jokatuko da

2022/05/17
Maiatzean zehar hainbat kanporaketa jokatuko dira Bizkaiko 4 herritan. Amorebieta-Etxanoko partidak Zubiondo parkeko zelaian jokatuko dira, maiatzaren 22an.

Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival 2022 markoaren barruan, Bizkaiko hainbat herrialdek nazioarteko saskibaloi lehiaketa honetaz gozatu ahal izango dute. Antolatutako txapelketa ezberdinen artean,  Pil Pil 3x3 FIBA Challenge txapelketaren aurreko kanporaketetako bat Amorebieta-Etxanon jokatuko da maiatzaren 22an; partidak Zubiondo parkean jokatuko dira.

Gainerako kanporaketak Bilbon, Barakaldon eta Geltxon jokatuko dira. Egoitza bakoitzeko bi talde irabazleek, emakumezkoetan eta gizonezkoetan, finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte ekainaren 24ko jaialdian. Era berean, bi talde irabazleek FIBA Challengean jokatu ahal izango dute ekainaren 25ean eta 26an. Nazioarteko lehiaketa honetako saria Bizkaia ordezkatzea izango da, ordaindutako gastuekin, abuztuan Vigon ospatuko den O Marisquiñoko FIBA Challengean.