Biodantza ikastaroa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak, emakumeei zuzenduta eta dohainik

2014/09/26
• Musikak eta mugimenduak eragiten dituzten sentimenduak darabiltza biodantzak norberaren kontzientzian sakontzeko. • Parte hartzeko interesa duten emakumeek irailaren 29tik aurrera eman dezakete izena, 94 630 01 90 telefono zenbakira deituta.

Amorebieta-Etxano,  2014ko irailaren 26a. Udalerriko emakumeei zuzenduta dagoen biodantza ikastaroa antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun sailak urrirako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Udal Kontseiluak 2014. urterako onartu zuen Jarduketa Planaren barruan.

Musikak eta mugimenduak eragiten dituzten sentimenduak darabiltza biodantzak norberaren kontzientzian sakontzeko. Emozioekiko integrazioa sustatzea, emoziook adieraztea, eta hala naturarekiko nola beste pertsonekiko lotura afektiboak ezartzea du xede teknika honek.

Ikastaroa debalde eskainiko da, urriaren 14an hasi eta abenduaren 16ra arte (biak barne), asteartero, arratsaldeko 18:30etk 20:30era. Parte hartzeko interesa duten emakumeek irailaren 29tik urriaren 7ra bitartean eman dezakete izena, 94 630 01 90 telefono zenbakira deituta Euskaraz edota gaztelaniaz emango da ikastaroa, eskaeren arabera, eta litekeena da haurtzaindegi zerbitzua izatea.