Bibliotekak abian jarri du txikienen artean irakurzaletasuna sustatzeko programa berria.

2014/09/11
• Afektibitatea, komunikazioa, irudimena, eta abar jorratuko ditu programak, horretarako abestiak, altzo-jolasak, ipuinak, poesia, errimak, esaerak, jolasak… modu ludiko eta dibertigarrian erabilita. • Parte hartu nahi dutenek liburutegian eman ahalko dute izena, irailaren 15etik 19ra

Amorebieta-Etxano, 2014ko irailaren 10a. Zelaieta zentroko liburutegiak abian jarri ditu 0-7 urte bitarteko umeen artean literaturarekiko interesa pizteko eta sustatzeko hainbat ekintza.

Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa ere indartu nahi da, ahozko hizkuntza, eta ipuinen irudimena erabilita. Afektibitatea, komunikazioa, irudimena, ahozkotasuna eta arte-adierazpena, eta literatura jorratuko ditu programak, abestiak, altzo-jolasak, ipuinak, poesia, errimak, esaerak, jolasak, eta abar tarteko, modu ludiko eta dibertigarrian beti ere.

Istorioak kontatzeko plazerra eta liburuen ezagutzak dakarren liluraz gozatzeko gunea sortzea da helburua, guztia era ludikoan.  Espazio horretan, partaideen joerak eta adinak aintzat hartuta, estrategia egokiak hautatuko dira umeengan irakurtzeko eta liburuak ezagutzeko gogoa piztea xede. Liburuen orrietan egingo dituzten aurkikuntzek bizitza osorako ekarriko dizkieten onurez jabetzea da helburu nagusia.

Programak dirauen bitartean, ezinbestekoa da umea saio guztietara pertsona heldu berberarekin etortzea. Interesa dutenek irailaren 15etik 19ra bitartean eman ahalko dute izena Bibliotekan.

Jarduera egoki gara dadin, beharrezkoa da partaideen kopurua mugatzea: 10 haur heldu banarekin. Interesdunak gehiago izanez gero, zozketa egingo da.

Hiru jarduera daude programatuta:

1.- AZALERAKO IPUINAK. ( 0-3 urte).
2.- IRAKURKETA KLUBA. (3-4 urte).
3.- KONTUleku. ( 5-6-7 urte).

Informazioa: Zelaieta zentroko liburutegian eta http://liburutegiak.blog.euskadi.net/amorebieta-etxano webgunean.