BI-635 errepidetik Amorebieta-Etxanoko saihesbidera sartzeko adar berriaren zerbitzua martxoaren 14an, larunbatean, abiaraziko da

2015/03/13
• Herri Lan eta Garraio Saileko diputatuak adierazi duenez, bide-azpiegitura berriari esker "herriko erdigunetik 1.500 ibilgailu igarotzea saihestuko da, eta Busturialdearen eta Durangaldearen arteko komunikazioa nabarmenki erraztuko da". • Biribilgune berri batek bide-segurtasuna hobetuko du, eta bai N-634 errepiderako eta AP-8 autobiderako konexioak ere BI-635 errepidetik datozen eta Donostiarako norabidean doazen ibilgailuentzat.

Amorebieta-Etxano, 2015eko martxoaren 13a. Herri Lan eta Garraio Saileko diputatua den Itziar Garamendik iragarri duenez, BI-635 errepidetik Busturialdetik datozen ibilgailuak N-634 errepidera sartzeko adar berriaren zerbitzua larunbat honetan abiaraziko da, martxoaren 14an. bide-azpiegitura berriari esker "Amorebieta-Etxanoko erdigunetik egunero 1.500 ibilgailu igarotzea saihestuko da, eta Busturialdearen eta Durangaldearen arteko komunikazioa nabarmenki erraztuko da". Gernika-Busturialdetik datozen eta Donostiarako norabidean doazen BI-635 errepidearen erabiltzaileek N-634 errepidean zuzenean sartzeko aukera da adar berri honek eskaintzen duen abantaila nagusia, Amorebieta-Etxanoko erdigunetik igaro beharrik izateke, gaur egunean erdigunea zeharkatu behar da-eta. Ibilgailu eta oinezkoentzako segurtasuna hobetu ez ezik, Durangorako eta Durangalde osorako ibil-denborak gutxitzen dira bide-adar horri esker.
 
Itziar Garamendik adierazi duenez, bide-azpiegitura berri honek "Amorebieta-Etxanorako sarbideak berrantolatzea dakar, eta aldi berean, Gernikatik eta Busturialdeko beste herri batzuetatik BI-635 errepidetik heltzen diren eta Durangaldera doazen ibilgailuak modu iragankorragoan banatzea lortzen da". Jarduketa horiek, guztira 1.923.690 euroko inbertsioa eragin dutenak, BI-635 errepideko Amorebieta-Muxika bide-tartea eraikitzeko proiektuan sartu diren hobekuntzen barruan sartzen dira. "Honako hau lehenengo urratsa da, oso garrantzizkoa, baina Autzaganeko saihesbidea abian jartzeak ekarriko duen aldaketa handiari dagokion lehen urratsa da", Herri Lan eta Garraio Saileko diputatuak gogorarazi duenez. 

Larunbat honetan abiaraziko diren bide-tarteak bi adar eta biribilgune bat dira: BI-635 errepidetik Betarraganetik Amorebieta-Etxanora sartzeko bide-tartea, N-634 errepidera José Antonio Agirre Etorbidetik Donostiarako norabidean sartzeko gunea eta BI-635 errepidetik etorri eta N-634 errepiderantz eta AP-8 autobiderantz doan trafikoa banatzen duen biribilgunea. 2015. urtean BI-635 errepide berrituaren zerbitzua abiarazten denean, biribilgune hau norabide biko bi errei izango dituen bide arinaren bide-tarte berriaren hasierako gunea izango da; horrek arintasuna eta segurtasuna ekarriko dio Durangaldearen eta Gernika-Busturialdearen arteko ibilgailuen mugimenduari. Horrezaz gainera, errepide berriak Autzaganetik igaro beharrik ez egotea saihestuko du Urdinbideko tunelei esker. Behin betiko proiektua Katia eta Poitoako lotuneekin osatzen da, inguruan diren baserrietara sartzeko zerbitzuko bidearen ondoan daudenak.

Larunbat honetan irekiko den bide-zatia Bizkaibusen unitateek ere erabiliko dute. Autobus horiek geraleku berriak izango dituzte San Joanen eta Geralekun, eta desagertu egingo da Karmen kaleko geralekua.