Beste udalerri batzuetako Kirol-instalazioak erabiltzea ahalbidetzen duen Mugiment Kirol Txartela Amorebieta-Etxanora ere iritsi da

2021/04/14
• Zerbitzu honen bidez, beren udalerrietan abonatutako pertsonak atxikitako beste udalerri batzuetako kirol-instalazioetara sartu ahal izango dira kostu gehigarririk gabe, udalerri bakoitzaren eskuragarritasunaren arabera. • Txartel birtuala denez, Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat baino ez da behar Mugiment Kirol Txartelaren aplikazioa deskargatzeko eta Google Play eta App Store-n dago eskuragarri.

Amorebieta-Etxano, 2021eko apirilaren 14an, asteazkena. Beste udalerri batzuetako kiroldegiak erabiltzeko aukera ematen duen Mugiment Kirol Txartela eskuragarri dago jada Amorebieta-Etxanon.

Mugiment Kirol Txartela kirola sustatzea eta herritarrentzako kirol-eskaintza handitzea helburutzat duen doako txartel birtuala da. Zerbitzu honen bidez, beren udalerrietan abonatutako pertsonak atxikitako beste udalerri batzuetako kirol-instalazioetara sartu ahal izango dira kostu gehigarririk gabe, udalerri bakoitzaren eskuragarritasunaren arabera.

Aplikazio mugikor bidez

Txartel birtuala denez, Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat baino ez da behar Mugiment Kirol Txartelaren aplikazioa deskargatzeko eta Google Play eta App Store-n dago eskuragarri. Erregistroa egiteko, datu pertsonalak, helbide elektronikoa eta NANa eman behar dira, abonatuta zauden kirol-institutua edo erakundea adieraziz.

Dagokion erakundeko kide izatea baliozkotu eta jakinarazpen bat jaso ondoren, orduan has daiteke Mugiment Kirol Txartela erabiltzen. App-ak udalerri bakoitzak Mugiment Kirol Txarteleko abonatuei eskaintzen dizkien instalazioen, jardueren eta ordutegien zerrenda osoa du.

Atxikitako udalerriak

Gaur egun 86 kirol-instalaziotan erabil daiteke Mugiment kiroltxartela, kiroldegiak, frontoiak eta igerilekuak barne. Hauek dira proiektuari atxikitako udalerriak: Bermeo, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Erandio, Gernika-Lumo, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia, Markina-Xemein, Mundaka, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mutriku, Mendaro, Deba, Zumaia, Zestoa, Getaria y Amorebieta-Etxano.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo helbide honetara: https://kiroltxartela.eus/eu.