Berdintasunerako Kontseiluak ateak irekiko dizkio herritarren parte-hartzeari

2017/10/13
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak urriaren 18an arratsaldeko seietan (18:00) Nafarroa eraikinean egingo den Berdintasun Batzordean parte hartzeko gonbita luzatzen du.

Berdintasunerako Udal Batzordea kontsulta eta informazio organoa da, tokikoa, eta bere zeregin nagusia herriko eremu desberdinetan (politika, kultura, ekonomia eta gizartea) emakume eta gizonen aukera berdintasunaren printzipioa garatu eta bultzatzean herritarrek parte hartzea da.

Horregatik, herritar guztiak gonbidatuta daude Amorebieta-Etxanoko Berdintasunerako Udal Kontseiluan parte hartzera. Azaroaren 25erako, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako, ekintzak proposatuko dira bertan. Era berean, inguru honetan izandako sexu erasoak direla-eta, jaien inguruko ebaluazio bat ere egingo da. Azkenik ahalduntze programarako proposamenak ere aurkeztuko dira.

Aberasgarria izango litzateke herriko jende askok parte hartzea, herritaren ikuspuntu eta bizipenak islatu ahal izateko.

Bertaratzeko asmoa izanez gero, eskertuko genuke telefono zenbaki honetara deitzea, 946300190, edo mezu bat bidaltzea berdintasuna@amorebieta. eus helbide elektronikora.

ANIMA ZAITEZ!