Beirak bizitza asko izan ditzake, birziklatu

2019/11/28

Amorebieta-Etxanoko Udalak Ecovidrio erankundearekin batera, beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpainaren edizio berri bat garatuko du, “Beirak bizitza asko izan ditzake, birziklatu” lelopean. Dinamika desberdinen bidez herritarrak sentsibilizatzea, parte hartzea hobetzea  eta birziklatze-tasa igotzea helburu duen  kanpaina da.

Oraingo honetan, herrian beiraren gaikako bilketaren inguruko informazio puntu bat jolas eta tailerrekin jarriko da.

Informazio karpa puzgarria tailerrekin eta jolasekin

Azaroaren 29ean, ostirala, informazio karpa puzgarri bat jarriko da Andra Mari plazan, arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.

Gune horretan bi ingurumen-hezitzaile egongo dira eta gerturatzen den orori informazioa eman eta zalantzak argitzeaz gain, tailer eta jolas erakargarri batzuetan parte hartzeko gonbita luzatuko diete. Jolasen bidez, beirazko ontzien edukiontzi berdean utzi behar diren hondakinen errepasoa egingo dute, modu atsegin eta erakargarrian.

Tailerrak egiteko aukera ere izango du nahi duenak, birziklatzearen aldeko irudiak eta mezuak daramatzaten irudiekin txapak egitekoa edota abalorioena, pultsera politak egiteko.

Birziklatzeak saria du

Karpa puzgarrira gerturatzen diren pertsona heldu guztiak ondorengo erronkan parte har dezakete: ontzi batean zenbat kortxo dauden asmatzea edo ahal den gehien gerturatzea. Gehien gerturatzen den pertsonak beirazko ontzietan ontziratutako bertako produktuez osatutako saskia jasoko du.

Animatu eta parte hartu!