Befunkbop Haizetara 2019ko banda irabazlea

2019/06/24
• Granadakoak 9 taldeetatik aukeratuak izan dira epaimahaiaren eskutik. • Publikoaren sari berezia Eyo'nle bandarentzat izan da. • Nathalie Diebold hautatu da instrumentistarik onena.

Amorebieta-Etxano, 2019eko ekainaren 24a. Haizetara 2019 arrakasta handiarekin amaitu da jada. Milaka pertsona hurbildu ziren Amorebieta-Etxanora parte hartu duten taldeen musikaz gozatzeko.

Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamalaugarren edizioaren lehiaketako sariak ondorengoak izan dira:

  • Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Befunkbop (Granada). 10.000 euroko saria.
  • Ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia): Eyo'nle (Benin). 4.000 euroko saria.
  • Instrumentistarik onenarentzat saria 1.000 euroko saria (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia) Nathalie Diebold musikariari.
  • Accesit-a Los Muchachos Brass Band.