Bandoa: Zintarria berriz jartzeko lanak Ixerango zeharbidean.

2017/04/19

BANDOA


ZINTARRIA BERRIZ JARTZEKO LANAK IXERANGO ZEHARBIDEAN

Auzokideei jakinarazten zaie inguruneko  segurtasuna hobetzeko zintarria berriz jartzeko lanak egingo direla Ixerango zeharbidean, Ogenbarrena kalearekin elkargunean.

Lanak apirilaren 24an (astelehena) hasiko dira eta bost eguneko iraupena izango dutela aurreikusten da.

Jarduketa gunean (zintarriaren ondoan) ez aparkatzea arren eskatzen da.
 
Barkatu sor ditzakegun eragozpenak.


Amorebieta-Etxano, 2017ko apirilaren 19an    

ALKATEAK




Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar