BANDOA: Kutxatilen konponketa lanak Luis Urrengoetxea kalean

2017/04/12
Auzokideei jakinarazten zaie apirilaren 18tik 21era (asteartetik ostiralera) Luis Urrengoetxea kalea, Nemesio Bikandi kaleko bidegurutzetik Euskal Herria Enparantzako garajeen sarrerara arte, itxi egingo dela kutxatilen konponketa lanak direla eta.

Ibilgailuek ezin izango dute San Pedro kaletik Luis Urrengoetxea kalera sartu eta Luis Urrengoetxea kalearen norabidea aldatu egingo da Nemesio Bikandiko bidegurutzetik San Pedro kaleko bidegurutzera arte.

Euskal Herria Enparantzako garajeetara sartzeko, norabide bikoitza gaituko da Larrabideko bidegurutzetik.

Barkatu sor ditzakegun eragozpenak.

Amorebieta-Etxano, 2017ko apirilaren 6a

ALKATEAK
Andoni Agirrebeitia Abendibar