Bandoa. Iganderoko merkaturako erabiltzen den Ixer kaleko orubea egokitzeko lanen hasiera, ibilgailuen aparkalekuaren erabilerarekin bateragarria izan dadin

2014/08/14
Inguruko bizilagun eta merkatariei jakinarazten zaie iganderoko merkaturako erabiltzen den Ixer kaleko orubea egokitzeko lanen hasiera dela eta, ibilgailuen aparkalekuaren erabilerarekin bateragarria izan dadin, orube horren sarreran dagoen zelaigunean aparkatzea debekatuta egongo dela abuztuaren 18ko (astelehena) 8:00etatik aurrera. Lanen iraupena 5 astekoa izango dela aurrez ikusi da.

Barkatu sor daitezkeen eragozpenak.


Amorebieta-Etxano, 2014ko abuztuaren 14a

ALKATEA

Izp.: David Latxaga Ugartemendia