Bandoa: Ibilgailuen trafikoa etenda egongo da Bidezahar kalean, ekainaren 28an

2022/06/23
Mozketa Kaitana eta Santa Ana plazen arteko irisgarritasuna hobetzeko egiten ari diren lanak dela eta egingo da.

Honakoaren bidez, bizilagunei jakinarazten diegu, ekainaren 28an, Bidezahar kalea San Juan kaleko sarbidetik moztuko dela, Kaitana plazaren eta Santa Ana plazaren arteko irisgarritasuna hobetzeko lanak direla eta; bertan, igogailuaren eta pasabidearen egitura muntatuko dira. Bide mozketa, planoan ikus daiteke. 

Barkatu sor daitezkeen eragozpenengatik.

Amorebieta-Etxanon, 2022ko ekainaren 21ean
Alkatea, 
Andoni Agirrebeitia Abendibar