Bandoa: Edateko uraren hornidura etengo da bihar, azaroak 4, Astepe eta Markesaresti auzoetan

2022/11/03

Honakoaren bidez, erabiltzaileei jakinarazten zaie, datorren azaroaren 4an, ostirala (barikua), 9:00etatik 12:00etara, edateko uraren hornidura eten egingo dela Astepe eta Markesaresti auzoetako etxebizitza edo enpresa inguruetan, hornidura sare nagusiko mantentze lanak direla eta.

Barkatu sor daitezkeen eragozpenak 

 

Amorebieta-Etxanon, 2022ko azaroaren 3an
Alkatea, 
Andoni Agirrebeitia Abendibar