Bandoa: Edateko uraren hornidura etenda egongo da San Miguel eta Urrengoetxe-Palazio auzoetan, apirilaren 28an

2022/04/27
Edateko ur sarearen konponketa lanak direla eta, 08:30etatik 11:30etara egongo da etenda.

Honakoaren bidez, lekuetako auzokideei jakinarazten zaie, apirilaren 28an, osteguna (eguena), 08:30etatik 11:30etara eten egingo dela edateko uraren hornidura ondorengo etxebizitza inguruetan: San Miguel eta Urrengoetxe-Palazio auzoetan. Zerbitzuaren etetearen arrazoia da edateko ur saretan egingo diren konponketa lanak.

Barkatu eragozpenak, 

 

Amorebieta-Etxanon, 2022ko apirilaren 26an

Alkatea, 
Andoni Agirrebeitia Abendibar