Bandoa: Edateko uraren hornidura etenda egongo da Ogenabekoa, Ogenbarrena, Gudari eta Ogenbide eremuetan, maiatzaren 10ean

2022/05/09
Ogenabekoa eta Gudari tartea berrurbanizatzeko lanak direla eta, 08:30etatik 13:30etara egongo da etenda.

 

Honakoaren bidez, lekuetako auzokideei jakinarazten zaie, maiatzaren 10ean, asteartea, 08:30etatik 13:30etara eten egingo dela edateko uraren hornidura ondorengo etxebizitza inguruetan: Ogenabekoa, Ogenbarrena, Gudari eta Ogenbide. Zerbitzuaren etetea egingo da Ogenabekoa eta Gudari tartea berrurbanizatzeko proiektuaren lanak direla eta.

 Barkatu eragozpenak, 

 

Amorebieta-Etxanon, 2022ko maiatzaren 9an
Alkatea, 
Andoni Agirrebeitia Abendibar