Bandoa: Edateko uraren hornidura eten egingo da Gudari, Arrieta Jaio eta Ogenabekoa kaleetako hainbat puntutan

2022/05/03
Maiatzaren 4an, goizeko 09:00etatik 12:00etaera egongo da etenda, mantenu lanak medio.

Honakoaren bidez, lekuetako auzokideei jakinarazten zaie, bihar, maiatzaren 4an, asteazkena (eguastena), 09:00etatik 12:00etara, mantenu lanak direla eta, edateko uraren hornidura eten egingo dela Gudari kaleko 22 zenbakian, Arrieta Jaio kaleko 3, 5, 7 eta 9 zenbakietan eta Ogenabekoa kaleko 1, 2, 3, 4, 5, 10, 12 eta 14 zenbakietan.

Barkatu sor daitezkeen eragozpenengatik.

 

Amorebieta-Etxanon, 2022ko maiatzaren 2an
Alkatea, 
Andoni Agirrebeitia Abendibar