Baloreak aldatzea eta emakumeen burujabetzea, Amorebieta-Etxanoko Berdintasunerako II. Planaren ardatz

2016/02/11
• Testuaren helburu nagusienetariko bat gizartean baloreetan aldaketa bat gauzatzea da, emakumeen burujabetzea sustatu, emakumeen aurkako indarkeria errotik desagerrarazi eta bateratzeari eta ordutegi-malgutasunari buruzko zerbitzuak sustatzea. • II. Plana lau urtez indarrean egongo da eta 126.000 euroko aurrekontua du.

Amorebieta-Etxano, 2016ko otsailaren 11. Emakumeen egoeran egitura aldaketa bat lortu nahi da.  Hori da Amorebieta-Etxanoko Udalak II. Berdintasunerako Plana onartzerakoan bere buruari ezarri dion helburua. 
Testuak balioen, jarreren eta pentsamoldeen aldaketa bat bilatu nahi du, berdintasunik gabeko gizarte egiturak aldatuko dituztenak, guzti honen emaitza benetako berdintasuna izanik, egunerokoa eta ikusteko modukoa, ez bakarrik legeetan jasota dagoena.
II. Plan hau lau urtetarako izango da (2016-2019) eta Udaleko Berdintasun Sailak garatuko du. Urtean zehar hainbat ekintza burutuko dira eta datorren ekitaldian hauen aurrekontua 126.000 eurokoa izango da.   
Agiriak gizartearen egoeraren diagnostiko parte-hartzaile bat du abiapuntu eta Udalaren egoera emakume eta gizonen berdintasunari dagokionean, herriko beharrizan, inguruabar eta ezaugarrietara egokituz.  Horrela, ondoko helburuak zehazten dira Udalak hauek landu ditzan eta berdintasun arloan aurrera egin ahal izateko:

  • Berdintasunerako plangintza areagotu eta hobetzea.
  • Prestakuntza-jardueretan generoaren ikuspegia sartzea.
  • Berdintasun Arloa udal-aurrekontuetan ikusaraztea eta Planean proposatutako jarduerak garatzeko urtean aurrekontu bereziaz hornitzea.
  • Enplegu publikoa lortu eta sustatzeko hautespen-prozesuetan berdintasunari buruzko edukiak eranstea.
  • Mintzairaren edota beste komunikazio-elementu batzuen erabilera ez-sexista egitea.
  • Berdintasunerako koordinazio-egiturak sortu eta sendotzea.

Era berean, Planak esku hartzeko hiru ardatz ditu:

Baloreak aldatzea eta emakumeak burujabetzea
Amorebieta-Etxanoko biztanleentzat berdintasunezko praktikak eta jarrerak sustatzen jarraitzea du helburu testuak, baita udalerrian adin guztietan emakumeen kirol-jarduna ikusaraztea eta emakumeak burujabetzeko eta kulturaren nahiz, oro har, gizartearen eremuan ikusarazteko baldintzak erraztea.

Antolakuntza sozial erantzunkidea
Planak erantzukizun bateratua eta zaintzaren etika sustatzeko lan egingo du eta baita bateratzeari eta ordutegi-malgutasunari buruzko zerbitzuak sustatzeko ere.
   
Emakumeen kontrako indarkeria errotik desagerraraztea

Testu hau onartuz, Amorebieta-Etxanoko Udalak neskekiko eta emakumeekiko jokabide bortitzak prebenitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du eta baita tratu txarren biktima diren emakumeei emandako arreta hobetzeko, erakunde guztien artean koordinatutako jarduera integralen bidez.