Badatoz berbaldiak!!

2021/10/01
Euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko ekitaldia. Guztiz dohainik.

Euskaraz hitz egin nahi duzu? Euskarazko harremanak zabaldu nahi dituzu?

Egin zaitez berbakide, eta etor zaitez berbaldietara!

Urrian berbaldiak programa martxan jarriko da. Askok badakizue zer den, baina oraindik ez badakizue: Zer da berbaldiak programa?

 

  • Euskaraz berba egiteko eta praktikatzeko ekitaldia. Guztiz dohainik.
  • Lagun euskaldunak egiteko aukera.
  • Taberna baten, kafe bat hartu eta euskaraz ikasten dabiltzanekin edota hobetu nahi dutenekin hitz egin; beti ere, euskaraz ondo dakitenen laguntzarekin.
  • Aste birik behin, ordubete.

Parte hartu nahi baduzu, eman izena euskara@amorebieta.eus posta helbidean, edo telefonoz deitu: 946 300 002 (120 luzapena).