Azpiri eraikina bota ondoren, berdegune berria eta aparkaleku gehiago gune horretan

2017/08/11
• Amorebieta-Etxanoko Udalak Ixerren bi eraikin eraistea erabaki du, egituran zeuden kalteak ikusita, neurri egokiak hartzeko asmoz • Jarduketa horrek Ixerreko aparkalekurako sarbidearen hobekuntza, 9 aparkaleku berri eta berdegune berria ekarriko ditu

Amorebieta-Etxano, 2017ko abuztuaren 11. Amorebieta-Etxanoko Udalak Ixer kalearen aurrean zeuden bi eraikin eraitsi ditu, neurri egokiak hartu behar zirelako, oso egoera txarrean zeudela ikusita. Bi solairuko eraikin horiek aparkaleku publikoaren aldamenean zeuden. Barruan, bulego moduan erabilitako gelak zeuden, gaur egun erabiltzen ez direnak.

Eraikinak bota eta gero, gunea urbanizatu eta Ixer aparkalekurako sarbidea hobetzeko asmoa dago. Horretarako, errepidearen ezkerraldean 9 aparkaleku berri, zeharka aparkatzeko, egingo dira. Bestalde, aparkalekura sartzeko espaloia eta berdegune bat ere egingo dira. Horretarako aurrekontua 36.000 eurokoa da.

Lanak irailean amaitzeko asmoa dago.

www.amorebieta-etxano.eus