Aurrekontu partehartzaileak 2018

2018/12/20
Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek egindako proposamen guzti-guztiei erantzuten die. Jarraian dituzue erantzun horiek, gaika sailkatuta.

Bidegorriak eta bizikletarekin mugitzea 17 eskari

  1. Bidegorria Larreara. 5 eskari. 2019an egingo da bidegorria.
  2. Bidegorria Larreatik San Isidrora. 6 eskari. Aurreproiektu bat daukagu idatzita eta Aldundian aurkeztu dugu. Errepide horren eskuduntza berak du. 2019an lanean jarraituko dugu, bidegorria San Isidrora arte heltzeko.
  3. Bidegorri/oinezkoen bidea Montorrara. Eskari 1. Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorraren barruan aztertzen ari gara. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiarekin ere negoziatu behar dugu, errepidearen titulartasuna berea baita.
  4. Autzaganeko bidegorria Torreburuko bidearekin eta Etxanotik jaisten den bidearekin lotu. Eskari 1. 2019an aztertuko da. Hasiera bateko asmoa da bide bakoitzak jatorrizko izaera mantentzea baina handik egoki igaro ahal izatea.
  5. Bidegorria Ganera. Eskari 1. Herri guztirako bizikleta plan bat lantzen ari gara. Helburua bizikleta gehiago erabiltzea da baina seguru eta errespetatua izan dadila.
  6. Larrea eta Andra Mari ikastolako oinezkoen sarbidea hobetu. Eskari 1. Bidegorri berria egiterakoan, asko hobetuko da hau.
  7. Zornotzako erdigunea atseginagoa eta seguruagoa egin bizikletentzat Eskari 1.Herri guztirako bizikleta plan bat lantzen ari gara. Helburua bizikleta gehiago erabiltzea da baina seguru eta errespetatua izan dadila.
  8. Bizikletaren aldeko apustua egin herrian eta udalerrien artean. Eskari 1. 2018an bidegorriak amaitu dira Autzagane eta Etxanora arte. 2019rako Larreako bidegorria egingo dugu eta bizikleta plana martxan jarriko dugu. 2020ra arte aurrekontuan 300.000 euro baino gehiago egongo dira honetarako. Gainera, Aldundiarekin lanean jarraituko dugu herrien arteko bidegorriak sustatzeko, esaterako Iurreta eta Lemoarekin, eta bidegorria San Isidrora arte heldu dadin lan egingo dugu.

Ekipamenduak. 26 eskari

  1. Udako igerilekuak handitu. (Gane). 6 eskari. Instalazio horiek hobetzeko proiektu integral bat lantzen ari da. 2018an aldagela berriak egin ziren. 2019an 400.000 euro inbertituko dira umeentzako gunean eta horrela, lanean jarraituko da beharrizanetara egokitu arte.
  2. Komun publikoa Jauregibarrian. Eskari 1. 2019an gaia aztertuko dugu.
  3. Larrea eta Luis Urrengoetxea arteko saneamendua hobetu. Eskari 1. 2019an ikerketa bat egingo dugu saneamendua hobetzeko. Mantentze-lan prebentibo jarraitu bat ere egingo dugu.
  4. Ortu ludikoak. 2 eskari. Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorraren barruan landu da leku egokia izan dezan.
  5. San Migeleko auzoko eskola konpondu. Eskari 1. 2019an eskola hori birmoldatuko da eta horretarako 170.000 euro erabiliko dira.
  6. Zubiondo parkean patinatzeko U-ak birmoldatu. Eskari 1. 2019an inguru hau birmoldatzeko proiektua idatziko dugu.
  7. Urritxeko aparkalekua. Eskari 1 .2019an proiektua idatziko da.
  8. Estalitako jolas guneak. 6 eskari. 2019an zehaztuko dugu estaliko den jolas gune berria.
  9. Arraibiondon jolas gunea. Eskari 1. 2019an eraikiko da eta aurrekontuetan jasota dagoen inbertsioa da.

Bide publikoak. 36 eskari

  1. Autobusaren markesinetan ura sartzen da goiko aldetik. Eskari 1. Gudari eta San Pedro kaleetako markesinen arazoa konpondu dugu. Apurka-apurka falta direnetan ere irtenbide hau ezartzen joango gara.
  2. Anbulatorioaren atzeko aldea garbitu. Eskari 1. Jabetza pribatua. Jabeari eskatuko diogu garbi izan dezala.
  3. Estalitako bizikleten aparkalekua. Eskari 1. Bizikleta planaren barruan jasota dago.
  4. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko lekua. 3 eskari. 2019an lehenengo lekua jarriko da San Migelen.
  5. Enrike Renteriako barandak, uharri eta oinezkoena arriskutsua umeentzat. Eskari 1. Ditugun txosten teknikoen arabera, homologatuak eta egokiak dira.
  6. Enrike Renteriako gune batean baldosak konpondu. Eskari 1. Erabilera publikoko gune pribatua da. Auzokideei dagokie konpontzea. Erkidegoak horren berri badu.
  7. Enrike Renterian mutiloiak jarri. 2 eskari. Ahal izanez gero, ez gara mutiloiak edo bestelako objektuak espaloietan jartzearen aldekoak. Kontzientziazio kanpainak egingo ditugu.
  8. Zubikurtze eta Zubipunte artean ur poltsa, Ibaizabal ibaia beteta datorrenean. Eskari 1. Ez du irtenbiderik. Txosten teknikoak zera adierazten du:

ETSko beheko trenbide pasagunea 2006an urbanizatu zen, Zubipunte inguruko urbanizazioarekin batera (03-2022 esped.). Lehendik ere egon eta erabiltzen zen arren, baldintza eskasagoetan, Zubipunten zeuden landetara joateko.

Hauen azpitik trenbidearen pasabidea libratzeko, beheko kota Zubikurtxe eta Zubipunteko urbanizazioak baino nahikotxo kota baxuagoan egin behar izan zen eta beheko pasabide horretako ura aterarazten duen euri uren sareak, aipatu urbanizazioetakoak baino kota baxuagoan egin behar du.

Beheko pasabideko euri uren sareko irteera Ibaizabal ibaian kota baxuan dagoenez, euria egiten duenean ibaiko uraren maila igotzen denean, hodi hau trabatuta gelditzen da. Gerta daiteke ibaiko urak beheko pasabideko euri uren irteerako hodia gainditzea eta horrela, beheko pasabide hori urez betetzen da. Beheko pasabidea urak hartuta egongo da Ibaizabal ibaiko uraren kota jaitsi arte eta Ibaizabalera ematen duen hoditik ura atera ahal izan arte.

  1. Ganerako sarrera ez da segurua. 3 eskari. 2018 amaieran errotonda bat eraikiko dugu, San Migel kaleko aparkalekuak berrantolatuko ditugu Jauregizahar parean, zebra-bide bat eraikiko dugu eta asfaltatu egingo dugu.

Berdeguneak eta aisialdirako gunean mantentze-lanak. 10 eskari

  1. Zezilia Gallarzagoitiako lorategien mantentze-lanak hobetu. Eskari 1. 2019an arreta berezia jarriko diogu berdegune horri.
  2. Zubiondoko aparkalekuan, erreka alboan, dauden zuhaitzak bota edo ordezkatu. Eskari 1. Udal teknikariak aztertzen ari dira. Emaitzak ditugunean, erabaki bat hartuko da zentzu batean edo bestean.
  3. Jauregibarria parkeko eserlekuak konpondu. 2 eskari. 2018an eserlekurik gehienak konpondu dira eta egurrezko zubietako bat ordezkatu da. 2019an beste egurrezko zubi bat ordezkatuko dugu eta apurtuta edo egoera txarrean dauden eserlekuak konponduko ditugu.
  4. Jauregizahar auzoan zuhaitzak bota edo inausi. Eskari 1. Laster inausiko da.
  5. Estalitako jolas gunean, zabu erraldoi baten jesarleku bat dago. Txikiak jartzea eskatzen dute. 2 eskari. Kasu honetan jesarlekua inklusiorako elementu bat da. Desgaitasuna dutenek ere jolastu ahal izatea da honen helburua.
  6. Ganeko igerilekuko pilotaleku atzean dagoen mendixka garbitu. Eskari 1. Aldiro garbitzen da. Maiztasuna areagotuko da.
  7. Komunen ordutegia luzatu. Eskari 1. 2019tik aurrera ordutegi bat egongo da udan eta beste bat neguan.

Urbanizazioak. 11 eskari

  1. Konbenio Betarraganerekin lotzen duen kalea, Batzokiaren atzoko aldetik, hobetu. 2 eskari. Konbenio kalea urbanizatzeko proiektua garatzen ari da eta haren barruan aztertuko dugu.
  1. Gudari kalea urbanizatzea. Eskari 1. Ogenabekoa kalea eta Gudari kalearen zati bat, Ogenabekoa eta Ogenbarrenarekin bidegurutzeen artean dagoena, urbanizatzeko proiektua idazteko lizitazio bat atera dugu. Obra 2019an hasiko da eta 2020an amaituko da. 700.000 euro baino gehiago inbertituko dira.
  2. Jauregizahar urbanizatzea. Eskari 1. 2019an urbanizazio proiektua idatziko da.
  3. Karmen kaleko goiko partea, irisgarritasuna eta urbanizazioa. 4 eskari .2019an egikaritze-proiektua idaztea amaituko da.
  4. Karmen urbanizatu, erdigunea. Eskari 1. Inguru hori urbanizatzeko proiektua lantzen ari da.
  5. Legarrebi urbanizatu. Eskari 1. 2019an obra gauzatuko da 600.000 euroko inbertsio batekin.
  6. Ixer auzoan zebra pasoa. Eskari 1. Ixer kalea urbanizatzeko proiektua idaztea lizitatu dugu.

Kirolak. 7 eskari

  1. Igerilekua epelagoa. Eskari 1. Egoera aztertu da eta tenperatura instalazio hauetarako ezarritako tartearen barruan dago. Dena dela, 2019an teknikoki posible den neurrian hau doitzen saiatuko gara, erabiltzaileen erosotasuna handitzeko.
  2. Padel zelaiak. 2 eskari. Ez da aurreikusten Larreako padel zelaiak estaltzerik. Gaur egun arau subsidiarioek eta udalaz gaindiko arauek ez dute horretarako aukerarik ematen. Gane birmoldatzeko proiektuaren barruan, estalitako padel zelaiak eraikitzea aurreikusita dago.
  3. Gimnasioa handitzea. Eskari 1. Urte honen amaieran eta 2019ko hasieran gimnasioan hainbat makina berri jarriko dira. Gainera, 2019ko udan erreforma bat egingo da eta horrekin egungo instalazioak are gehiago handituko dira.
  4. Kiroldegiko ordutegia luzatu. Eskari 1. 2018an ordutegia luzatu da 22:30era arte eta emaitza positiboa izan da.
  5. Jarduera eta talde gehiago kiroldegian. 2 eskari. Jadanik beteta dauden orduetatik kanpo erabiltzaileek eskatzen zituzten jarduerak eskaini ditugu eta kendu egin behar izan ditugu, gutxieneko lagun kopururik ez dugulako lortu. Lanean jarraituko dugu bestelako orduetan jarduerak eskaintzeko.

Argiztapena. 22 proposamen

1. Argiztapen orokorra hobetu eta zebra-bideetakoa bereziki. 5 eskari. 2018an argiztapenari buruzko azterketa bat egiten ari gara, argi gutxi duten guneak antzemateko eta beharrezko neurri zuzentzaileak hartzeko. Egindako argiaren azterketatik ondorioztatzen diren hobekuntza posibleak ezartzen joango gara 2019an zehar. 2018an hobekuntza batzuk egin dira, esaterako San Pedro, Gudari, Zezilia Gallartzagoitia eta Zelaieta parkean.

2. San Pedro kaleko argiztapena hobetu, zebra-bideetan eta Harrison inguruan. 3 eskari. 2018an, lehenengo fase batean, zati bat hobetu da San Pedro kalean. 2019an bigarren fase bat ezarriko da egin gabe gelditzen dena hobetzeko, San Pedro 2 eta trenbide-pasagunearen arteko zatia.

3. Argi kutsadura. Eskari 1. 2018an argiaren azterketa bat egiten ari gara. Emaitzak ditugunean, dagozkion neurriak hartuko ditugu egon daitekeen argi kutsadura zuzentzeko.

4. Argiztapena hobetu Zelaieta parkean. Eskari 2. Udazkenean Zelaieta parkeko eta inguruetako, Gudari eta San Pedro kaleko, argiztapena hobetzen jardun gara. Zelaieta parkeko argia indartu da, 3 foko zutabe berri jarri dira, zuhaitzak inausi dira, San Pedro kaleko farolen luminariak ordezkatu dira eta Gudari kalean hiru farola berri jarri dira. Lan hauek egiteko 40.000 € inguruko inbertsioa egin da.

5. Bihurguneko tunelean argia jarri. Eskari 1. Egin da. Tunel horretan jadanik argia jarri da eta martxan dago.

6. Zezilia Gallarzagoitiako argiztapena hobetu. Eskari 1. Udaberrian lanak martxan jarri dira Zezilia Gallarzagoitiakoargiztapena hobetzeko.

Zelaieta Zentroa. 12 eskari

  1. Gazte lokala. Eskari 1. Zelaietan hainbat lokal ditugu gazteentzat: gaztetxokoa, kontzertu gela, erabilera anitzeko gelak… Ametxeko programetarako erabil daitezke edo modu autonomoan, edozein erakundek bezala.
  2. Ikasgela kokapen berria eta ordutegia. 3 eskari. 2019an ikasgela berri bat zabalduko dugu Konbenio kalean. 365 egunetan zabalik egongo da eta ordutegi zabala izango du. Inbertsioa: 21.000 euro.
  3. Ludoteka. Ordutegia zabaldu eta familian egoteko aukera. 2 eskari. Azken hiruhilekoan martxan jarri dugu aukera berri bat: umeak beraien gurasoekin sartu ahal izango dira, ohiko prozedura baino ordutegi zabalagoan.
  4. Umeak zaintzeko eta udalekuetarako udal zerbitzuak. 3 eskari. Egungo eskaintzak hiru oinarri ditu, ikastetxeak, kirol klubak eta Udala eta eskaintza altua eta kalitatezkoa da. Dena dela, lanean jarraituko dugu martxan daukagun guztia hobetzeko eta bereziki udalekuak.
  5. Umeak uzteko udal zerbitzua. Eskari 1. Zerbitzu hori emateko aukera ez dugu aurreikusten.
  6. Amorebietako atzera begirakoa. Eskari 1.
  7. Couch tailerren zikloa. Eskari 1. Ametxeko ikastaroen barruan eskaintzeko aukera aztertuko da.
  1. Amorebietako atzera begirakoa. Eskari 1. 2019tik 2021ra diru kopuru garrantzitsu bat erabiliko dugu memoria historikoaren azterketa bat egiteko. Azken urteotan Udalak sustatuta argitalpen        idatziak zein ikus-entzunezkoak egin dira, Amorebieta-Etxanoko sustraiak biltzeko asmoarekin. Datozen urteotan Amorebieta-Etxanoko atzera begirakoa             sortzea bultzatu nahi dugu.

 Kale garbiketa eta zaborra. 6 eskari

  1. Garbiketa ordutegiak hobetu, molestiak gutxitzeko. Eskari 1. Ahalik eta gutxien molestatzea da asmoa, nahiz eta jakin ezinezkoa dela behar guztiak asetzea. Hurrengo garbiketa kontratuetan, herritarrei eragiten zaizkien molestiak gutxitzeko ekipoak sartuko ditugu.
  2. Zubipunte zubi urdinarekin lotzen den gunean paperontziak jarri. Eskari 1. Behar diren guztiak jarriko dira.
  3. Urritxe auzoko garbiketa hobetu eta paperontzi gehiago. Eskari 1. Garbiketari jarraipen bat egingo diogu eta beharrezko paperontzi guztiak jarriko ditugu.
  4. Edukiontzi gehiago jarri Nafarroako aparkalekuaren ondoan. Eskari 1. Ingurua aztertu da eta udal teknikariek uste dute momentuz ez dela edukiontzi gehiago behar inguru horretan. Dena dela, 2019an berriro aztertuko da.
  5. Lurrazaleko edukiontziak kendu eta lurpekoak jarri Zubipunten. Eskari 1. Urbanizazio berri bat egiten dugun bakoitzean, lurpeko edukiontziak jartzeko aukera aztertzen da. Hainbat faktore izan behar dira kontuan, esaterako, lanen konplexutasuna, zabor bilketa, faktore topografikoak, etab. Zure inguruan urbanizazio lanak aurreikusten direnean, lurrazaleko edukiontziak kendu eta lurpekoak jartzeko aukera aztertuko da.
  6. Lurrazaleko edukiontziak kendu eta lurpekoak jarri. Eskari 1. Urbanizazio  bat egiten dugun bakoitzean, lurpeko edukiontziak jartzeko aukera aztertzen da. Hainbat faktore izan behar dira kontuan, esaterako, lanen konplexutasuna, zabor bilketa, faktore topografikoak, etab. Azterketa egin eta emaitza aldekoa bada, jarri egiten dira.

Ibaiak eta errekak garbitzea. 4 eskari

  1. Ibaizabal ibaitik sastrakak, poltsak eta plastikoak kendu. Eskari 1. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza bat da (URA) eta ez digute landaredia ukitzen uzten. Berriro eskatuko diegu uzteko.
  2. Jauregizaharren atzeko aldean dagoen errekastoa garbitu. (San Martin errekastoa). Eskari 1. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza bat da eta ez digute landaredia ukitzen uzten. Berriro eskatuko diegu uzteko.
  3. Ibaizabal ibaitik poltsak eta plastikoak kendu. Eskari 1. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza da baina kanpaina puntualak egiten uzten digute. Kanpainekin jarraituko dugu.
  4. Turbinak jarri Ibaizabal ibaiko presan, Jauregibarria parkearen parean. Eskari 1. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza da. Iradokizuna jakinaraziko diegu.

Animaliak. 13 eskari

  1. Betarraganen txakurrak solte baina kontrolatuta egoteko gunea hobetu 6 eskari. Farola gehiago jarri, eserleku gehiago, seinaleztapena hobetu eta sartzeko ateak jarri.

Gai hauen gaineko hobekuntzak 2019an egingo ditugu.

  1. Jauregibarrian txakurrak solte baina kontrolatuta edukitzeko gunea. Eskari 1. 2019an aztertuko ditugu proposamen honen alde on eta txarrak.
  2. Txakurrentzat bakarrik gune bat egin, umeen parke alboan dauden lorategietan kaka egiten baitute. Eskari 1. 2019an aztertuko ditugu proposamen honen alde on eta txarrak.

>0{>Garbiketaren udal ordenantza bat dago, bete beharrekoa, eta honek beste gauza batzuren artean ondokoa dio:

 “ Etxeko abereek debekatuta dute espaloietan, berdeguneetan eta herritarrak igaro edo egoteko gainontzeko lekuetan kaka egitea.

Abereon jabe edo zaindariek gorotzak jaso eta eraman egin beharko dituzte, baita kale-bidea garbitu ere, abereak zikindu badu. Abereen gorotzekin ondokoa egin daiteke: Udalak jaso ohi duen etxeko zabor-poltsan sartu. Berariaz ezarritako edukiontzietara bota ondo itxitako poltsan.”

                Kanpainak egingo ditugu zentzu honetan.

 

  1. Katuen koloniak sortu CES metodoarekin. 3 eskari. Gaur egun harrapatu, esterilizatu eta soltatu egiten dira. Hori da erabiltzen den metodoa.

 

  1. Txakurren araudia betetzen den edo ez ikusi. 2 eskari. Kontzientziazio kanpainak egiten jarraituko dugu eta zuk eskatzen duzun bezala, beharrezkoa den jarraipena egingo diogu.

Bestelakoak. 8 eskari

  1. Bizikletak garbitzekoa. 2 eskari. Urte amaieran bizikletak garbitzekoa eraikitzen hasiko gara.
  1. Eguzki plakak jarri eta ekintza plan bat. Eskari 1. Udala energia berriztagarriak ezartzeko ekintza plan baten barruan dago. Eguzki plakak, geotermia, aerotermia, biomasa galdarak… Guzti hau eraginkortasun energetikoko plan global baten barruan.
  1. X izpien gunea jarri anbulatorioan. Eskari 1. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza da. 2018an Osakidetzako zuzendaritzari formalki eskatu diogu. Laster jartzea nahiko genuke. Dena dela, ekin egingo dugu.
  2. Ostalaritza araudia bete. Eskari 1. Informazio kanpainekin eta araudia aplikatzen jarraituko dugu. Kontrolak jarraituak izango dira.
  3. Kontsumitzailearentzako bulegoa. Eskari 1. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza da. Dagokion sailarekin harremanetan jarri gara Amorebieta-Etxanon zerbitzua emateko udalaren bulegoak eskaintzeko.
  4. Eskolara lagunekin. Eskari 1. 2019. urtean proiektua diseinatuko dugu datorren ikasturtean martxan jartzeko asmoz.
  5. Urritxeko lursailak. Eskari 1. Harremanetan jartzeko ahalegina egin dugu baina ez dugu lortu.