Amorebieta-Etxanoko Udalak Astepeko etxebizitzak eraisteko lanak hasi ditu

2017/08/08
• Auzokoen bizi baldintzak hobetzeko, termitek kaltetutako hamaika etxebizitza eraitsiko dira. • Eraisketaren ostean, Udalak gune horretara ekipamendu berriak ekarriko dituen proiektu bat abian jarriko du.

Amorebieta-Etxano, 2017ko abuztuaren 8a. Amorebieta-Etxanoko Udalak termitek kaltetutako Astapeko 18 eta 25 zenbakien arteko etxebizitzen eraisketa abiarazi du.

Udalaren osoko bilkuran onartu eta auzokideekin adostutako ekintza honek 100.000 euroko aurrekontua du eta eraisteko lanen fasea abuztuan zehar amaitzea aurreikusten da. Irailan ingurua egokitzeko lanak egingo dira zona horretan. Andoni Agirrebeitia alkatearen esanetan, etxebizitzen eraisketak “auzoko bizilagunen bizi baldintzak hobetzea du helburu”.

Eraisketa lanak amaitu ostean, Udalak proiektu bat abian jarriko du, oraindik zehaztu gabe dagoena, urtebeteko epean gauzatzeko asmoz. Horren harira, Udalak, gainontzeko udal talde guztien onespenarekin, arau subsidiarioen aldaketa onartu zuen gune hori dotazio gune bihurtu eta etxeak ez diren ekipamenduak sortu ahal izateko.

www.amorebieta-etxano.eus