Aste Santuko LUDOTEKA BEREZIan izena emateko epea zabalik dago

2015/03/09
Aste Santuan ludotekan zerbitzu berezia eskainiko da. • Txanda bi izango dira (martxoaren 30etik apirilaren 1era eta apirilaren 7tik 10era). • Txanda bakoitzak 5€ balio du eta plazak mugatuak dira.
  • NORENTZAT: 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat (2012 – 2005)
  • TXANDAK:Txanda bi eskainiko dira

A.- Martxoak 30, 31 eta apirilak 1 (3 egun)
B.- Apirilak 7-10l (4 egun)

  • ORDUTEGIA: 10.00 – 13.00
  • NON: Zelaietan
  • IZENA EMAN: Izena eman Gazte Informazio Bulegoan martxoaren 18ra arte. Ordutegia: 11:00 – 13:00 eta 16:00 – 19:00
  • PREZIOA: 5€ txanda bakoitza
  • KONTUTAN IZATEKO

- Izena ematean matrikula ordaintzea derrigorrezkoa da (kreditu txartelaren bidez).

- Plaza mugatuak. Izen-emateen ordenaren arabera esleituko dira.

- Itzulketak. Izena emateko epea bukatuta ez da dirurik itzuliko hurrengo egoeretako bat ematen ez bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta): a) gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria) edo b) udalekuetara etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta.