Asfaltatze-lanak n-634tik Zubieta poligonora iristeko bidean
2014/07/24
Zubieta poligonoaren eta Tolsan poligonoaren erabiltzaileei jakinarazten zaie abuztuaren 4tik 14ra bitartean N-634 errepidetik Zubieta poligonora iristeko bidea asfaltatu egingo dela, baldin eta meteorologia-baldintzek lanok eragozten ez badituzte.
Lanak egiten diren bitartean eten egin beharko da ibilgailuen pasoa sarbidearen adarretakoren batean eta, horregatik, gidariek dagozkion noranzko aldaketak egin beharko dituzte San Antonio poligonoan edo Ibarra auzoan.
Obren faseak eta desbideratzeak erakusten dituzten bi plano erantsi dira.
Barkatu sortuko diren eragozpenengatik.
Planoak Begiratzeko hemen egin klik
Amorebieta-Etxano, 2014ko uztailaren 23a
ALKATEA
Izp.: David Latxaga Ugartemendia