Arratia-Zornotza eskualdea suspertzeko programa

2014/07/15
Helburua: Programan parte hartzen duten langabeek lanmunduan sartzea euren lanpostu propioa sortuta. Norentzat: Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubidea eta Zeanurin erroldatutako pertsona langabeentzat.

Edukia
Programa honako faseetan egituratuta dago:

I. Fasea: ekintzaile-gaitasunak garatzea (iraupena: hilabete 1).

II. Fasea: negozio-plana egitea (iraupena: 2 hilabete).

III. fasea: enpresa sortzea eta jarduera abian jartzea.

I. eta II. faseetan, partaideek 350 €ko diru-laguntza jasoko dute hilean.

III. fasean, aldiz, enpresa eratzerakoan edo autoenplegua sortzerakoan, partaideek 5.000 euroko diru-laguntza jasoko dute, beti ere enpresa-jarduera gutxienez 12 hilabetez mantentzen badute.

Izen-ematea: Nafarroa Kalea, 1.go solairua

Izena emateko epea: Uztailaren 15etik Irailera 8arte.

Informazio telefonoa: 94 630 01 90