Andra Mari abesbatzak bere 25. urteurrena kontzertu batekin ospatuko du

2019/11/18

Amorebieta-Etxanoko Andra Mari ikastolako guraso abesbatzaren 25. urteurrena dela eta, azaroaren 22an, 20: 00etan, kontzertua eskainiko dute Zornotza Aretoan.

Abesbatzak berak ez ezik, Xuxurlariak abesbatzak, Zornotzako Otsoteak eta Mikel Urdangarinek ere parte hartuko dute ekitaldian.

Sarrerak doan dira, eta Andra Mari ikastolako idazkaritzan edo Zornotza Aretoko leihatilan eska daitezke egun horretan bertan, agortu arte.

Marian Ruizek zuzentzen duen abesbatza gaur egun 18 lagunek osatzen dute.