Andoni Agirrebetia alkatearen Gabonetako agurra

2021/12/23

Zornotzar agurgarriak,

Urteko azken egunetan murgiltzear gauden honetan, iristear dira Gabonak eta urte zahar eguna. Txertaketari esker, Covid 19ak eragindako egoerak hobera egin badu ere, bizi dugun pandemiak oraindik ez digu normaltasuna itzuli.  Lerro hauen bitartez babes mezu bat bidali nahi dizuet maite duzuen pertsona bat galdu duzuen guztioi; eta baita ere, zuzenean edo zeharka pandemiaren eragina jasaten ari zareten pertsona orori. Udalak lanean jarraitu du aurten ere zornotzar guztien ongizatearen alde; gainera, ahal izan den neurrian, aurreikusitako proiektu guztiak garatu ditugu Amorebieta-Etxanok udalerri gisa aurrera egiten jarrai dezan.

Jai zoriontsuak opa dizkizuet eta, ahal duzuen neurrian, zuen gertukoekin ospatzeko aukera izan dezazuela.

Andoni Agirrebeitia Abendibar