Ancora eta Uranga izan dira “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren zortzigarren edizioaren irabazleak

2019/06/03
• Ancorak irabazi du pintxorik berritzaileenarentzako saria eta herri-pintxorik onena, berriz, Uranga izan da • Leku berri jatetxeko zerbitzariari aintzatetsi zaio profesionaltasun maila bikainena, Kontxi Gisasola hain zuzen ere • Urtero legez, nabarmentzekoa da edizio honetan ere, hiritarren partaidetza

Amorebieta-Etxano, 2019ko ekainaren 3a. Ancora “Gilda 2.0” izenaz atondutako pintxoa izan da “Zornotzan Jan Alai” txapelketaren zortzigarren edizioko pintxorik berritzaileena epaimahaikideen aburuz. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Herri pintxorik onena, berriz, lehiaketan parte hartu duten hiritarren bozketa bidez izendatua, Uranga tabernako "Muuu" izenekoa izan da. Saria, 1.000 € dirutan, xafla eta txapela.

Txapelketara aurkeztutako pintxoen Top Ten delakoa ere bozketa honetatik eratorririk osatu da. Honakoa izan da:

1.    Uranga
2.    Izaro
3.    Basajaun
4.    Berezi
5.6. Zubiondo eta Singing Munch (berdinketa)
7.    Iruña
8.9. Vintage eta Ancora (berdinketa)
10.    Kilima

Beste alde batetik, lehiaketan parte hartu duten herriko 31 taberna eta jatetxeen arteko zerbitzaririk onena aukeratzeko bozketa ere eginda, Leku Berri jatetxeko Kontxi Gisasola   zerbitzariaren profesionaltasuna nabarmendu da.

Hiritarren partaidetza
Eskerrak eman nahi dizkie Udalak Amorebieta-Etxanoko ostalariei euren inplikazioagatik eta hiritarrei ere, joan den urteko moduan, bat egin dutelako txapelketarekin eta hori, berez, bada udalerri osoarentzako saria.