Amorebieta-Etxanoko Udalak Tabakorik Gabeko Munduko Eguna ospatzen du

2021/05/31
Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 31n, astelehena. Maiatzaren 31 iritsi da eta, beti bezala, Amorebieta-Etxanoko Udaletik Tabakorik Gabeko Munduko Eguna ospatzen dugu. Gure helburua herritarrak tabakoaren eta zigarro elektronikoen kontsumoaren arriskuez kontzientziatzen laguntzea da, azken aldian hain modan baitaude. Horiei buruz dugun informazio eskasaz ohartarazi nahi dugu, eta Interneten edo gure artean dabiltzan mitoetan ez erortzeko beharraz. Horregatik, aurten informazio-bideo, liburuxka eta kartel bat prestatu ditugu helburu horrekin. Zer diote zigarro elektronikoei buruzko azken ikerketa fidagarriek?