Amorebieta-Etxanon iruzur egin dezaketela ohartarazi dute, ura arazteko iragazkiak eskainita

2021/01/29
Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei eskatzen die, horrelako eskaintzarik jasotzen badute, gertaera horien berri eman diezaietela dagokien agintariei "112" larrialdietarako telefonoaren bidez.

Amorebieta-Etxanon, 2021eko urtarrilaren 29an, ostirala. Amorebieta-Etxanoko Udalak ohartarazi du iruzur bat egon litekeela; izan ere, udalerrian jendea ura arazteko iragazkiak saltzen saiatzen ari zela ikusi da, hornikuntzaren kalitatea zehazteko azterlan iruzurtien bidez.

Ura edangarri bihurtzeko etxeetan jarri beharreko tresnak merkaturatzen ari den enpresa baten aurrean, udalak berriro adierazi nahi du instalazio horiek – ordainketa ekonomiko handia eskatzen dutenak – ez direla beharrezkoak, udalerrian hornitutako uraren kalitatea guztiz bermatuta baitago, aldian-aldian egiten diren azterketa zorrotzek erakusten dutenez.

Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrei eskatzen die, horrelako eskaintzarik jasotzen badute, gertaera horien berri eman diezaietela dagokien agintariei "112" larrialdietarako telefonoaren bidez.

Udalak berresten du bere jarduera-eremuan urteko 365 egunetan 24 orduz etengabe kalitatezko ur hornikuntza bermatzen duela.