Amorebieta-Etxanon hiru auto erre dituen sutea itzali da

2016/01/28
• Kalte pertsonalik eragin ez duen arren, sugarrek kalteak eragin dituzte alboko eraikin baten fatxadan. • Ertzaintza sutea zerk eragin duen aztertzen ari da.

Amorebieta-Etxano, 2016ko urtarrilaren 28a. Goizaldean hiru auto erre dira Amorebieta-Etxanoko Bizkargi kalean. Sutea zerk eragin duen argitu nahian dabil Ertzaintza. Edozelan ere, suteak ez du kalte pertsonalik eragin.

Gertakaria goizaldeko laurak inguruan jazo da, oraindik ezagunak ez diren eta aztertzen ari diren arrazoiengatik, bertan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu sutan egon direlarik.  Ez dago zauriturik baina auto hauen alboan dagoen eraikin batean kalte materialak eragin dira.

Suhiltzaileak, udaltzainak eta Ertzaintza bertaratu dira eta berehala itzali dute sutea. Tokia inguratu egin da prebentzio-neurri gisa.