Amorebieta-Etxanon herriko merkataritza babestu, eta saria daukazu

2020/01/29
• Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Sabadell bankuak Creemos en Amorebieta sariak banatu dituzte, herriko merkataritzari babesa emateagatik. • Sari bi eman dira: 3.000 euroko sari bat herritarren artean zozketatu eta Lourdes Villanueva Diazi eman zaio, eta bestea, 2.000 eurokoa, merkatarien artean, eta hau Palillos de orori eman zaio. • Kanpaina honetan 1057 herritarrek eta 102 komertziok parte hartu dute.

Amorebieta-Etxano, 2020ko urtarrilaren 29a. Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Sabadell bankuak Creemos en Amorebieta sariak banatu dituzte, herriko merkataritzari babesa emateagatik bai herritarrek eta baita merkatariek eurek ere. Notarioaren aurrean egindako zozketa bidez eman dira sariak: bat herritarrentzat eta bestea kanpainarekin bat egiten duten merkatarientzat.

Herritarren saria Lourdes Villanueva Díazek irabazi du. Honek 3.000 euroko opari txartela eskuratu du. Txartel hori egun bakarrean gastatu ahal izango du, kanpainan parte hartu duten komertzioen artean. Betekizun moduan, gutxienez hiru establezimendu aukeratu beharko ditu, Intxausti Harakindegia barne, hemen egin baitzituen berak erosketak eta horregatik jaso du saria. Komertzioen artean, Palillos de Orori eman zaio saria, hain zuzen ere 2.000 euroko balioa duen txeke bat.

2019ko azaroan banku entitateak Udalarekin batera egindako kanpainan, 1057 herritarrek eta 102 komertziok parte hartu dute. Kanpainan parte hartu duten komertzioetan erosketak egiten dituzten guztiei ekopoltsa bat eman zaie Udalarekin irudiarekin.