Amorebieta-Etxanon emakume batek izandako eraso matxista gaitzesteko erakunde adierazpena

2021/05/03

Amorebieta-Etxanoko Udalak ondoko adierazpena egiten du, atzo, maiatzak 2, emakume zornotzar baten aurka gertatutako genero indarkeria  kasu bat gaitzesteko.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gertatutakoa guztiz gaitzesten du eta biktimari behar duen guztian laguntzeko prest gaude.

Bihar, maiatzak 4, 19:00etan  Billikenen aurrean elkarte feministek deitutako elkarretaratzea babesten dugu; era berean, dei egiten diegu herritarrei bertan parte hartzera eta babesa ematera, emakume guztien aurkako erasoak gaitzesteko.


Amorebieta-Etxano, 2021eko maiatzaren 3a.