Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak online eskaintza handitu du ekainean

2020/05/27
•Yoga eta mindfulness klaseak zuzenean emango dira ZOOM bidez, eta astero www.ametx.eus webgunean hainbat arlotako eduki berriak jarriko dira: sukaldaritza, saloi dantzak, bitxigintza, zura lantzea eta dantza afrikarrak, beste batzuren artean. •Klaseak zein tutorialak doan dira.

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 27a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak aisialdirako online eskaintza handituko du ekainean, eta zuzeneko klaseak eta tutorial berriak egongo dira, normalean Zelaieta Zentroan aurrez aurre egin ohi diren diziplinenak, hain zuzen ere.  

Horrela, yoga eta mindfulness klaseak online emango dira, eta astero www.ametx.eus webgunean hainbat arlotako eduki berriak jarriko dira: sukaldaritza, saloi dantzak, bitxigintza, zura lantzea eta dantza afrikarrak, beste batzuren artean.


Zuzeneko klaseak doakoak izango dira eta ZOOM plataforma erabiliko da. Gehienez 40 plaza egongo dira. Horregatik, aldez aurretik izena eman beharko da saioren batean parte hartu nahi bada:


Mindfulness
Klaseak euskaraz eta gaztelaniaz emango dira, goizez eta arratsaldez:
Euskaraz: ekainaren 8an eta 15ean, astelehena, 18:00etatik 19:00etara.
Gaztelaniaz: ekainaren 10 (asteazkena), 22 (astelehena) eta 29an (astelehena), 18:00etatik 19:00etara.
Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 6ra izango dute epea zabalik. Horretarako, ondoko formularioa bete beharko da:  https://forms.gle/aRWBggt67T39JH9UA


Yoga
Ekaineko astelehen eta asteazken guztietan klaseak emango dira, goizez eta arratsaldez, horrela:
Astelehenetan: 9:15etik 10:15era.
Asteazkenetan: 18:30etik 19:30era.
Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 6ra izango dute epea zabalik. Horretarako, ondoko formularioa bete beharko da: https://forms.gle/aGvVSJBGy4BmJV3K6


Online tutorialei dagokienean, hauek ere doakoak izango dira, eta Zelaieta Zentroak ondoko eskaintza  argitaratuko du gaurtik aurrera astero:
Sukaldaritza: errezeten hamar bideo, bost nazioarteko sukaldaritzakoak eta beste bost pastelgintza eta gozogintzakoak.
Egurra lantzea: zazpi bideo guztira, lehenengoa diziplina aurkezteko eta gero sei tutorial ondokoak azaltzeko: taillatu txolarre piku erara, pintura gainean taillatu, labanarekin taillatu, taillen akabera, tinte motak eta argizari motak.
Dantza afrikarrak: bost bideo guztira, lehenengoa aurkezpen bat, eta gero lau klase, Makru dantza, Kassa dantza, Yankadi dantza eta Tribu dantzen koreografiekin.
Saloi dantzak: hamaika bideo eskainiko dira ondokoak ikasteko: boleroa, tangoa, cumbia, bachata, fun countrya, sanba, west coast swinga, kizomba eta pop-a.
Bitxigintza: hasiberrientzat zein arituentzat hamar bideo guztira, diziplina azalduz eta erabiltzen diren tresna eta materialak zeintzuk diren adieraziz, eta hainbat pieza eginez.
Yoga eta mindfulness: Zuzeneko klaseez gain, bien tutorialak egongo dira, guztira yogako 8 bideo eta mindfulnesseko 6.