Amorebieta-Etxanoko Zelaieta pilotalekuan Bikarte elkartearen aldeko kontzertu koral bat egongo da

2018/01/12
• Urtarrilaren 13an izango da, 19:00etan • Ekitaldi honetan Amorebieta-Etxanoko elkarte koral guztiek parte hartuko dute, guztira 200 lagunek baino gehiagok.

Amorebieta-Etxano, 2018ko urtarrilaren 12a. Datorren larunbatean, urtarrilak 13, arratsaldeko zazpietan (19:00), Zelaieta pilotalekuan “Bikarte” elkartearen aldeko kontzertu koral solidarioa egingo da. Elkarte honek Errusia eta Bielorrusiako umeak hartzen ditu, umezurztegietan bizi direnak edota baldintza txarretan, hondamendi ekologikoen ondorioak pairatu dituztenak, esaterako Txernobylgo erradiazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko familiek hartu eta hemen bai osasun fisikoa zein psikologiko edo soziala hobetzea eta atseden hartzea da helburua.  

Ekitaldian Amorebieta-Etxanoko elkarte koral guztiak egongo dira, guztira 200 lagun baino gehiago (ume zein nagusi).

Brioletak, Coral Zornotza, Abes kimu, Alaiak, Juravka, Xuxurlariak, Andra Mari, Zik eta Kantalai elkarteek Mireia Izagirreren zuzendaritzapean abestuko dute eta Maite González, Natalia Foca, Marian Ruiz eta Beatriz Zurimendik ahotsa eta musika jarriko dute Zubiaur Musika Eskolak Ametx Erakunde Autonomoaren laguntzarekin antolatutako topaketa honetan.

Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte eta kontzertuan daudenen artean diru-bilketa egingo da.

Era beran, Zelaieta Zentroan argazki erakusketa xume bat dago urtarrilaren 13ra arte ikusgai egongo dena. Erakusketaren izenburua “Cruce de Caminos” da eta Iñaki Izquierdok 2016an Bielorrusian egindako hainbat argazki biltzen ditu, pobreziak jotako lurraldeak erakutsiz eta Txernobylgo istripuaren ondorioz erradiazio nuklearraren eragina ere erakutsiz.