Amorebieta-Etxanoko umeak berriro joan ahal izango dira jolas guneetara

2020/06/24
• Udalak gaurtik aurrera herriko umeen parke eta iturri guztiak irekiko ditu. • Irekitzea egungo osasun araudiaren arabera egin da.

Amorebieta-Etxano, 2020ko ekainaren 24a. Amorebieta-Etxanoko Udalak gaurtik aurrera herriko umeen parke eta iturri guztiak irekiko ditu, osasun larrialdiarengatik hainbat hilabetetan zigilatuta egon ondoren.

Horrela, normaltasun berriaren dekretua indarrean sartu ondoren eta egungo osasun araudiaren arabera, hau izango baita une oro bete beharreko neurri soziosanitarioak ezarriko dituena, Amorebieta-Etxanoko umeek herrian dauden hogeita hamar bat jolas gunetara joateko aukera izango dute.

Halaber, bai umeek eta baita gainontzeko herritarrek ere, herriko iturriak erabili ahal izango dituzte berriro.

Amorebieta-Etxanoko Udalak dei egiten die herritar guztiei une oro araudia betetzen jarraitu dezaten, eta instalazioak modu arduratsuan erabil ditzaten.