Amorebieta-Etxanoko Udaleko txostenek baieztatu egin dute ardien izurritea partikular baten lonjatik datorrela

2015/08/10
• Udalak lonja zigilatu eta garbitu du. Bitartean kanpoan fumigatzeko lanekin jarraitu da. • Horrez gain, birritan Jauregizaharreko parkea fumigatu ondoren, lan eremua zabaldu du inguru honetan dagoen ardien izurritearekin lehenbailehen amaitzeko. • Udala bere esku dituen bitarteko guztiak jartzen ari da izurrite hau desagerrarazteko eta une oro fumigazioetan adituak direnen arabera jarduten ari da.

Amorebieta-Etxano, 2015eko abuztuaren 10a.- Amorebieta-Etxanoko Udalak eskatutako txostenek baieztatzen dute Jauregizahar auzunean dagoen ardien izurritea partikular baten lonjatik datorrela. Udalak lonja hau zigilatu du eta beharrezko garbiketa lanak burutu ditu.  Aurreko astean birritan fumigatu da eta oraingoan Udalak jarduera eremua zabaldu du izurrite honekin lehenbailehen amaitzeko.

Mota honetako jardueretan ohikoa den protokoloari jarraituz, abuztuaren 4an fumigatu zen lehen aldiz, hain zuzen ere izurritea antzeman zen egun berean.  Abuztuaren 7an berriro ere lan berdina burutu zen, arlo honetako adituen esanak jarraituz. 

Fumigatu den bitartean, oraindik ere lanean ari dira, Jauregizahar parkeko gunea eta ingurua behar bezala seinaleztatuta eta inguratuta daude, auzokideak infektatzea ekiditeko.

Amorebieta-Etxanoko Udala bere esku dituen bitarteko guztiak jartzen ari da izurrite honekin amaitzeko eta une oro fumigazioetan adituak direnen arabera jarduten ari da, non eta noz fumigatu erabakitzerakoan.