Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak “Aurretiazko borondate eta bizi-testamentua”ri buruzko hitzaldi bat antolatu du

2017/12/05

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak “Aurretiazko borondate eta bizi-testamentua”ri buruzko hitzaldi bat antolatu du Zainduz programaren barruan.   

Hitzaldi honen bidez bizi-testamentua norberak bere erabakiak hartzeko duen eskubidearen isla dela azalduko da. Askotan erabaki garrantzitsuak dira, esaterako zer nolako tratamendu medikoa nahi den edota pertsona horrek nola zaintzea nahi duen.

Bizi-testamentuaren mugei buruz ere hitz egingo da, dauden eredu desberdinei buruz eta ze baldintza eta izapide burutu behar diren azalduko da.

Hitzaldia Luis Mª Pérez Martín abokatuak emango du abenduaren 12an, arratsaldeko seietan (18:00,) Nagusi Aretoan eta herritar guztiei zuzenduta dago.  

Sarrera doakoa izango da baina aldez aurretik izena eman behar da Nagusi Aretoan edota 94 694 11 29 telefono zenbakian.