Amorebieta-Etxanoko Udaleko aurrekontu parte-hartzaileak aurkezteko epea abuztuaren 7an amaituko da

2020/07/21
• Zornotzarren proposamenak jasotzeko epea luzatu egin zen COVID-19aren ondorioz. • Udalak inbertsioen %25 aurrekontu parte-hartzaileetan jasotako proiektuetarako bideratuko du, hau da, 840.000 euro.

Amorebieta-Etxano, 2020ko uztailaren 20. Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrekontu parte-hartzaileak aurkezteko epemuga zein izango den jakinarazi du.  Hasiera batean zornotzarren proposamenak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaitzekoa zen, baina alarma egoerak iraun zuen bitartean luzatu egin zen, eta Udalak gaur jakinarazi du epemuga berria, hain zuzen ere abuztuaren 7a.

Aurrekontu parte-hartzaileena prozesu ireki bat da, eta prozesu horretan herritarrek beraien ekarpenak egin ditzakete eta Udaleko aurrekontuaren zati bat zertarako erabili daitekeen proposatu. Proposamen horiek egiteko Udalak  prestatutako inprimakiak bete behar dira::"https://www.amorebieta-etxano.eus/presupuestos-participativos" .

Aurrekontu parte-hartzaileetarako aurrekontu zuzkidura 2021erako aurreikusitako inbertsioen %25ekoa da, hau da, 840.000 euro ingurukoa.
Ekarpenak jaso ondoren, udal sailek proposamenen edukia aztertuko dute ikuspuntu tekniko, juridiko eta ekonomiko batetik. Ondoren, Udalak kontu publikoetan txertatu diren proiektuen berri emango du.

Amorebieta-Etxanoko Udala COVID 19aren ondorioz herriak bizi duen osasun eta ekonomia larrialdiari aurre egiteko gogor lan egiten ari da. Testuinguru honetan, aurrekontu parte-hartzaileetako epea luzatzeak adierazten du herritarren beharrizanei erantzuteko konpromisoa duela, hain zuzen ere herrian zornotzarren bizi kalitatea hobetu ahal izateko.