Amorebieta-Etxanoko udaleko adierazpena

2019/07/05

Amorebieta-Etxanoko Udalak bere ezinegona adierazten du, Gane eta Larrea kiroldegietako  langileetako gutxi batzuek egindako huelga dela eta. Izan ere, gaur, 2019ko uztailaren 5, Ganeko instalazioak ixtera derrigortu gaitu horrek.

Kiroldegiko langileek, gaur egun indarrean dagoen Bizkaiko Kirol Lokalen eta Zelaien Hitzarmenera bilduta dauden lan baldintzak hurrengo bost urteetarako nabarmen hobetu dituen hitzarmena sinatu berri dutela  gogorarazi nahi du Udalak.

Hori horrela, talde honek Bizkaiko beste udalerri batzuetan burutzen diharduen huelgaren arrazoiak ez daude justifikaturik Amorebieta-Etxanoko instalazioetan.

Amorebieta-Etxanoko hiritarrak dira, ordaintzen dituzten zergen bidez, esfortzua egin dutena langileek gaur egungo lan-baldintzak eskura zitzaten.

Udalerrian gaurko aurreikusita dauden tenperatura altuak aintzat hartuta kiroldegira hurbiltzeko asmoa izan duten ehunka zornotzarrei egoera honek, eragin dien kaltearen ziozko kexa bere egiten du Udalak.

Azkenik, Udalak eskertu egin nahi du kiroldegiko langile gehienek erakutsitako ardura egunero lanari eutsi baitiote eta, hiritarrei eragindako kalteari erreparatuta, hausnarketa sakona egiteko eta arduraz jarduteko eskaria helarazten die gaur huelga  egin duten beharginei.