Amorebieta-Etxanoko udaleko adierazpena

2019/06/27

Amorebieta-Etxano, 2019ko ekainaren 26a. Amorebieta-Etxanoko Udalak ondoko adierazpena egiten du, indarkeria matxista dela-eta ekainean Urruñan eta Bardozen (Lapurdi) eraildako bi emakumeen heriotza guztiz gaitzesteko.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bere samina eta gaitzespena adierazi nahi du hilketa matxista hauen aurrean.