Amorebieta-Etxanoko udalaren gobernu taldeak gaitzetsi egin du Sabino Arana kaleko ondasun-higiezin baten legez kanpoko okupazioa

2020/07/30
• Bat egin du inguruko auzokideen larritasunarekin eta kezkarekin. • Lankidetzarako konpromisoa berretsi du, horrelako egoeretan jabeek ondasun-higiezinak ahalik eta azkarren berreskuratu ditzaten.

Amorebieta-Etxano, 2020ko uztailaren 30a. Amorebieta-Etxanoko udalaren gobernu taldeak gaitzetsi egin du udalerriko Sabino Arana kaleko ondasun-higiezin baten legez kanpoko okupazioa. Gobernu taldeak bat egin du inguruko auzokideen kezkarekin eta larritasunarekin, eta bere eskumen-eremuan, lankidetzarako konpromisoa berretsi du, jabeek ondasun-higiezin horiek ahalik eta lasterren berreskuratu ditzaten.

“Okupa” mugimenduak  justifikatu egiten du erabiltzen ez diren espazio publikoen legez kanpoko okupazioa, baldin eta helburu soziala badu. Errealitatea bestelakoa da, ordea, ustez jendez hutsik dagoen lokal baten sartzen baitira; baina ez dago desokupatuta, ez utzita. Horrela, egitate-bidea erabiliz, bertan geratzeko egoitza lortzen dute.

Udalak baliabide nahikoak eta integralak ditu gazteen beharrizanetarako, baita gizarte babeserako sare ondo garatua ere premia duten familientzako. Beraz, ondasun-higiezinak legez kanpo okupatzearen kontra agertzen da; hori egiten duen kolektiboa edozein dela ere, jabeen baimenik ez badute.