Amorebieta-Etxanoko Udalaren adierazpen instituzionala indarkeria matxista dela-eta Miarritzen eraildako emakumearen heriotza guztiz gaitzesteko

2021/04/17

Amorebieta-Etxanoko Udalak ondoko adierazpena egiten du, indarkeria matxista dela-eta apirilaren 15ean Agilerako auzoan, Miarritzen, eraildako emakumearen hilketa matxista guztiz gaitzesteko.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Indarkeria matxista emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik basatiena da, eta emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak arbuiatu nahi ditugu.

Amorebieta-Etxanoko Udalak gure samina eta gaitzespena adierazi nahi digu hilketa matxista honen aurrean, eta elkartasuna adierazi nahi diogu biktimaren familiari.