Amorebieta-Etxanoko Udalaren adierazpen instituzionala gaur Sestaoko emakume batek jasotako eraso sexista gaitzesteko

2021/02/12

Amorebieta-Etxanoko Udalak, gaur Sestaoko emakume batek jasotako eraso sexistaren inguruan ondorengo adierazpen instituzionala egin nahi du bere gaitzespen irmoa agertzeko:

Amorebieta-Etxanoko Udaleko bozeramaileen batzordea bildu da gaur Sestaoko emakume bat bere bikotekideak hil izana gaitzetsi nahi du, gaur, ostirala, 2021eko otsailaren 12an.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Ekintza arbuiagarria da, berriro errepikatu behar ez dena.

Gizarte bezala, ezin dugu onartu inor, ezein emakume, emakume izateagatik, eraso baten biktima izatea. Zentzu honetan, herritar guztiei dei egiten diegu konplize izan ez daitezen eta, beraz, egoera hauen aurrean inongo tolerantziarik ez dezaten izan, inpunitaterik ez dadin egon.

Amorebieta-Etxanoko Udaletik gure samina eta gaitzespena adierazi nahi dugu hilketa matxista honen aurrean. Babestu ditzagun egiten diren kontzentrazioak gure gaitzespena adierazteko.

Emakumeenganako erasorik ez.

Amorebieta-Etxano, 2021eko otsailaren 12a