Amorebieta-Etxanoko Udalaren adierazpen instituzionala eraso matxista baten aurrean

2019/10/11

Amorebieta-Etxanoko Udalak, gaur herriko emakume batek jasotako eraso matxistaren inguruan ondorengo adierazpen instituzionala egin nahi du bere gaitzespen irmoa agertzeko:

- Amorebieta-Etxanoko Udaleko bozeramaileen batzordea bildu da, gaur goizean, urriak 11, herriko emakume batek, izandako eraso matxista irmoki arbuiatzeko.

- Emakumeak eta bere familiak behar duten guztian laguntza eskaintzeko prest gaude eta, aldi berean, errespetu osoa agertu nahi diegu.

- Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Ekintza arbuiagarria da, Amorebieta-Etxanon zein beste edozein lekutan berriro errepikatu behar ez dena.

- Gizarte bezala, ezin dugu onartu inor, ezein emakume, emakume izateagatik, eraso baten biktima izatea. Zentzu honetan, herritar guztiei dei egiten diegu eraso matxisten konplize izan ez daitezen eta, beraz, egoera hauen aurrean inongo tolerantziarik ez dezaten izan, inpunitaterik ez dadin egon.

- Emakume guztien aurkako erasoei, gure gaitzespen irmoa adierazteko, kontzentrazio-deia egiten diegu zornotzar guztiei gaur arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan.

Emakumeenganako erasorik gehiago ez.

Amorebieta-Etxano, 2019ko urriaren 11