Amorebieta-Etxanoko Udalaren adierazpen instituzionala

2018/10/20

Amorebieta-Etxanoko Udalak, gaur herriko emakume batek jasotako eraso sexualaren inguruan ondorengo adierazpen instituzionala egin nahi du bere gaitzespen irmoa agertzeko:

  • Amorebieta-Etxanoko Udaleko bozeramaileen batzordea bildu da gaur herriko neska batek urriaren 20ko goizaldean izandako eraso sexuala irmoki arbuiatzeko.
  • Biktimari eta bere familiari gure esku dagoen guztian laguntza eskaintzeko prest gaude eta, aldi berean, errespetu osoa agertu nahi diegu.
  • Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Ekintza arbuiagarria da, Amorebieta-Etxanon zein beste edozein lekutan berriro errepikatu behar ez dena.
  • Gizarte bezala, ezin dugu onartu inor, ezein emakume, emakume izateagatik, eraso baten biktima izatea. Zentzu honetan, herritar guztiei dei egiten diegu eraso sexualen konplize izan ez daitezen eta, beraz, egoera hauen aurrean inongo tolerantziarik ez dezaten izan, inpunitaterik ez dadin egon.
  • Emakume guztien aurkako erasoei, gure gaitzespen irmoa adierazteko, dei egiten diegu Zornotzar guztioi gaur arratsaldeko 19,00 tan Herriko Plazan.

Emakumeenganako erasorik ez.

Amorebieta-Etxano, 2018ko urriraren 20a