Amorebieta-Etxanoko Udalaren adierazpen instituzionala

2019/11/19

Amorebieta-Etxanoko Udalak, herriko emakume batek jasotako eraso matxistaren inguruan ondorengo adierazpen instituzionala egin nahi du bere gaitzespen irmoa agertzeko:

Amorebieta-Etxanoko Udaleko bozeramaileen batzordea gaur bildu da, eta herriko emakume batek aurreko astean jasandako eraso matxista irmoki arbuiatzen du.

Emakumeak eta bere familiak behar duten guztian laguntza eskaintzeko prest gaude eta, aldi berean, errespetu osoa agertu nahi diegu.

Era berean gure konpromisoa berretsi nahi dugu bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko.

Emakumeen kontrako indarkeriak gizartean dagoen berdintasun eza adierazten du eta pertsonen oinarrizko eskubideen kontra egiten du eta horrek ez digu uzten aurrera egin eta nahi dugun gizartea eraikitzen.

Horregatik, herritar guztiei dei egiten diegu eraso matxisten konplize izan ez daitezen eta, beraz, egoera hauen aurrean inongo tolerantziarik ez dezaten izan, inpunitaterik ez dadin egon.

Emakumeen kontra eraso gehiago ez.

Amorebieta-Etxano, 2019ko azaroaren 19a