Amorebieta-Etxanoko Udalak zuhaitzen osasun egoera berrikusteko kanpaina egingo du

2019/06/07

Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko zuhaitzen osasun egoera berrikusteko kanpaina egingo du. Erabaki hori hartu dute atzo arratsaldean Zelaieta parkean ezki bat erori zelako. Gertaerak ez zuen kalterik sortu pertsonengan ezta beste elementuengan ere, eta 15:00ak aldera jazo zen, zehaztu ez diren arrazoiak direla-eta zuhaitza espaloira erori zenean.

Udalak aurreko legegintzaldian zuhaitzen osasun egoera aztertu zuen udal parkeetan, eta txostenaren arabera, aztertutako zuhaitzak osasuntsu zeuden. Atzo eroritako zuhaitzaren ondorioz Udalak kanpaina bat martxan jarriko du udalerriko zuhaitzen osasun egoera berrikusteko, zuhaitz guztiak egoera ezin hobean daudela ziurtatzeko hain zuzen ere. Modu horretan, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerri guztiko zuhaitzak zaindu nahi ditu, udalerriko estetika osatzen duten elementu garrantzitsuenetakoa baitira, eta herritarren bizi kalitatean eragin nabarmena baitute.