Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Zornotzako LHII erakundeak herrian enplegua sustatzeko hitzarmena handitu dute

2019/10/23
• Akordio berri honi esker, ekintzailetza profil bat dutenak edo negozio ideia edo proiektu bat dutenak babestu eta orientazioa emateko baliabide gehiago egongo dira. • Akordioa bi urterako izango da eta 16.200 euro urteko aurrekontua du.

Amorebieta-Etxano, 2019ko urriaren 23a. Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Zornotzako LHII erakundeak herrian enplegu politikak sustatzeko sinatuta duten hitzarmena handitu dute.

Zehazki, gaur goizean onartutako akordioan, ekintzailetza profil bat dutenak edo negozio ideia edo proiektu bat dutenak babestu eta orientazioa emateko baliabideak %50 gehiago izango dira.

Udalak 16.200 euro inbertituko ditu arlo honetan. Aurrekontu honi esker, LHko zentroak Amorebieta-Etxanoko herritarren ekintzailetza zerbitzua kudeatuko du. Honen Ekintzailetza Zerbitzua arduratuko da baliabide teknikoak, giza baliabideak eta beharrezko materialak jartzeaz.

Ekonomia eta Enplegua sustatzeko Saileko teknikariek bere aldetik, modu aktiboan lagunduko dute, enplegu eskari eta lan bitartekaritzari buruzko informazioa emanez. Zornotza LHIIri babesa ematen diote, ekintzailetzari babesa eta aholkularitza emateko dauden baliabideak behar bezala kudeatu daitezen.

Hitzarmenak urte biko iraupena izango du eta lau urtera arte luzatu ahal izango da.