Amorebieta-Etxanoko Udalak zergen ordainketa eten du alarma egoerak dirauen bitartean

2020/03/17
• Etenaldia amaitu ondoren, Udalak likidazio berri bat helaraziko die herritarrei dagokion zerga, tasa edo zuzenbide publikoko diru-sarrera ordaintzeko. • Etenaldiak irekita dauden prozedurei ere eragingo die, esaterako diru-laguntza deialdiak, lizitazioak eta kontratazioa beste batzuren artean. • Neurria alarma egoera ezartzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasota dago.

Amorebieta-Etxano, 2020ko martxoaren 17a. Amorebieta-Etxanoko Udalak zergak, tasak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak ordaintzeko epeak eten ditu, COVID-19, koronabirusari eusteko Estatuko Gobernuak ezarritako alarma egoera amaitu arte.

Epe honen barruan ordaintzeko muga-eguna duten zornotzarrek ez dute ordaindu beharrik izango epeak berriro zenbatzen hasi arte, hau da, alarma egoerak indarreak egoteari uzten dionera arte.

Etenaldia amaitu ondoren, Udalak likidazio berri bat helaraziko die herritarrei dagokion zerga, tasa edo zuzenbide publikoko diru-sarrera ordaintzeko epe berriarekin. Lortzeko Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ) jo daiteke, 010 telefono zenbakira deitu edo 94 630 00 02 zenbakira, edo mezu elektroniko bat bidali ondoko helbidera: .

Halaber, etenaldiak alarma egoera ezartzerakoan zabalik zeuden prozedurei ere eragingo die, esaterako diru-laguntza deialdiak, litazio eta kontratazio prozedurak, lanpostuak hornitzeko prozedurak, etab. Guzti hauek berriro martxan jarriko dira alarma egoera amaitu ondoren.

Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako neurria alarma egoera ezartzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan jasota dago.